Magazine
News
Herritarren parte-hartze instituzionaleko esperientzien ebaluazioa Gipuzkoan
26-11-2009
Siadecok egindako proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eudelen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean kokatzen da, zehazki Gipuzkoako gobernantza sistema hobetzera zuzendutako Kudeatuz 2007-2011 Programaren barnean.
Siadeco herritarren partaidetza instituzionalaz ari denean, esparru publikoan (udal administrazioan) ematen den jarduketa-eredu batetaz ari da. Udal politikariak eta teknikariak batetik eta herritar antolatu nahiz ez antolatuak bestetik biltzen dituen eredua, hain zuzen ere. Eredu honek, gai jakin baten inguruko informazioa herritarren eskura jarri nahi du, hortik abiatuta beren formazioa-ezagupena, proposamenen azterketa, irizpide eta jarrera desberdinak komunean jarri (deliberazioa) eta eragiteko, erabakitzeko eta adostasunerako estrategiak sustatzeko...Partaidetza mota hau, beraz erakundearen barnean gertatzen da (Udalaren eta herritarren arteko harreman mota da), eta politika publikoen kudeaketaren barnean kokatzen da.
Siadecok, proiektu honen inguruan garatu dituen funtzio zehatzak, ondorengoak izan dira:
- Funtzio informatibo-analitikoa.
- Proiektuen kudeaketa apoiatzeko funtzioa (jarraipena).
- Funtzio komunikatibo-formatiboa eta esperientzien kontrastea.
- Funtzio dinamizatzailea.
Gure helburua hauxe izan da: ikerketa aplikatuaren eta eragileen dinamizazioaren ikuspegitik, "parte hartu parte hartzeko" printzipioa eta prozesua optimizatzea modu praktikoan. Honetarako, azterketa-interpretazio (ebaluazio) lan bat burutu da, dinamizazio-parte hartze prozesuak "zabaldu" egin dira, partaidetzarako iradokizun berriak sortu eta modu egokian erantzun zaie Gipuzkoako Foru Aldundiak nahiz Udalek zituzten behar eta helburuei.
