Back
Usurbilgo herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plangintza
18-12-2009
Herri merkataritza eta ostalaritzarako plangintza landu du Siadecok Usurbilgo Udalaren eskariz. Egungo egoera zein den ezagutzeko diagnostikoa burutu da lehenbizi eta diagnostiko horri esker jakin da, besteak beste, Usurbilgo herritarren erosketa ohiturak zein diren, Urbil merkataritza guneak herri komertzio eta ostalaritzan zenbaterainoko eragina duen, hirigintza komertzialaren arloan Usurbilgo erdiguneak zein indargune eta zein hutsune dituen, denda eta establezimenduen lehiakortasun-maila zenbatekoa den eta abar.
Datozen urteetarako jarraibideak eta plangintza estrategikoa ere finkatu dira Siadecok Usurbilerako egindako proiektuan. Estrategikoak izan eta aldi berean epe motz edo ertain batean egingarriak eta bideragarriak diren interbentziorako lan-ildoak markatu dira, baita lan-ildo horiek garatzeko urrats, zeregin, baliabide eta eragileen planifikazio lan zehatz bat proposatu ere.
http://www.usurbil.net