Magazine
Publications
2004
Lasarte-Oria. Merkataritza Indartzeko Plan Berezia (MIPB): Etorkizuneko proiektua
Siadecok argitaratutako liburuxka honetan, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskariz Lasarte-Orian Siadecok egindako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB) alderdi adierazgarrienak jasotzen dira. Dibulgaziozko izaera duen argitalpen honetan, testu, grafikazio eta argazkiak erabiliz, herriko merkataritza egoeraren inguruko oinarrizko datuak ematen dira, nola eskaintzaren (merkataritzaren bilakaera, dotazio komertziala...) hala eskariaren (erosketa-ohiturak, merkataritza gastuaren fluxuak...) ikuspegitik. Azkenik, herriko txikizkako merkataritzaren jarduera sustatzeko 12 erronka aipatzen dira, udalerriaren garapen iraunkorrerako sektore estrategikoa den neurrian.
2004
Murgialdea proiektua eta Sagardoetxea
Siadecok dibulgaziozko dokumentu hau lantzen du Sagardun Partzuergoaren eskariz. Helburua, Murgialdea proiektua (kultura, aisialdia eta sagardoa) eta batik bat Sagardoetxearen planteamendua Gipuzkoako sagardoaren sektoreari aurkeztea da. Dokumentu horretan, oso modu grafikoan, Murgialdea gune soziokulturala eraikitzeko proposamena azaltzeaz gain, Murgia jauregia eraberritzeko modua eta Sagardoetxearen diseinuaren ezaugarri nagusiak ere aurkezten dira (sagardoaren museoa-interpretazio gunea- eta sagardoteka, kudeaketa eremua eta auditorioa): misioa, sorrera, helburuak, funtzio eta jarduerak, ekipamendua eta altzariak, eta segmentazioa eta publikoarekiko harremana.
2003
Zumaiak du hitza - Gurasoentzako gida
Zumaiako Azterketa Soziolinguistikoa egin zuen Siadecok 2002 urtean eta hainbat ekimen sortu ziren azterlan haren ildotik. Horietako bat, euskararen familia bidezko transmisioa indartzea helburu zuen komunikazio kanpaina bat izan zen eta plan horren barruan Siadecok prestatutako euskarri bat da, "Gurasoentzako gida, Zumaiak du hitza" eskuorria.
2003
Sagardun Partzuergoari zuzendutako eskuliburua
Download document (PDF - 534.96 Kb)
Astigarragako Udalaren enkarguz, Siadecok, Astigarragan sagardoa soziokulturalki sustatzeko helburua izango zuen erakundeak izan zezakeen izaera juridiko desberdinen inguruko abantailak eta desabantailak landu ondoren (organikoak, administratiboak, ondarezkoak, zergazkoak, etab...), identitate korporatibo eta bisualaren eskuliburua egin zuen Sagardun Partzuergoarentzat. Partzuergoaren helburua, sagardoa eta bere bizipen soziokulturala erreferentziatzat hartuz, era desberdineko jarduerak sustatu, antolatu eta zabaltzea da. Honen ondotik, Siadecok, Astigarragako Udalaren enkarguz baita ere, Murgia Jauregiaren birgaitzearekin batera, Sagardoetxea -sagardoaren museoa- sortzea ekarriko lukeen gune soziokulturala proposatu eta bere bideragarritasuna aztertzen zuen proiektua landu zuen.
2002
Hiri komertziala-Tolosa-Villa comercial
Download document (PDF - 1.23 Mb)
Tolosako Udalaren eta Igarondo Merkatarien Elkartearen enkarguz, Siadecok argitaratutako liburuxka, Tolosako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB-PERCO) dinamizazio eta komunikazio estrategien barnean kokatzen da. Bertan, oso modu sintetiko eta ikusterrazean, Tolosako merkataritza eskaintzaren paisaia, herritarren erosketa ohiturak eta merkataritza fluxuak aurkezteaz gain, Tolosako merkataritza sektoreak etorkizunean aurre egin beharko dien 15 erronka aurkezten dira.
2002
Galdakaon komertzioa ikusgai
Siadecok argitaratzen duen liburuxka dibulgatzaile hau, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatutako eta Siadecok egindako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB) komunikazio eta dinamizazio prozesuaren barruan kokatu behar da. Argitalpen honetan aipatu MIPBren ondorio nagusiak biltzen dira: batetik, eskaintza nahiz eskariari buruzko diagnostiko faseari dagozkionak eta bestetik merkataritza sustatzeko egiten diren proposamenei dagozkienak. MIPBren hasierako komunikazio fasearen barruan, liburuxka honekin batera, elkarren osagarri diren bestelako ekintza batzuk bideratu dira: MIPBren erakusketa publikoa egin da, informazioa eta azalpenak ematen dituzten panelen diseinuan oinarrituta; merkataritza biziberritzeko eta eragileak aktibatzeko, Galdakaoko txikizkako merkataritzaren ordezkariekin dinamizazio bilerak egin dira.
2001
Euskara lau haizeetara
Liburuxka hau Siadecok egina da, Lazkaoko Udalak egindako eskaerari erantzunez. Izaera sentsibilizatzailea duen argitalpen honen bitartez, euskararen erabilera errealaren inguruan herrian bildutako datu nagusiak zabaldu nahi dira. Datu horiek Siadecok jaso eta aztertutakoak dira, berak sortutako neurketa metodo ezaguna aplikatuz, behaketa zuzena ez parte hartzailearen teknika zehatz batean oinarritzen dena.
2001
2001eko Ekobarometro Soziala
Download document (PDF - 628.61 Kb)
Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egindako argitalpena, Siadecok landutako ikerketa zabalago baten elementu aipagarrienen laburbilduma da. Edukiaren ardatzak, honakoak: ingurumenari buruzko kontzientziazio maila, ingurumenaren egoeraren bilakaera eta eragile desberdinek egindako jarduerak, ingurumenaren inguruko informazio maila, ingurumenarekiko konpromisoa, ingurumena babesteko inplikazio pertsonala, kontsumoa eta ingurumena, ingurumenaren inguruan proposatutako irtenbideak, eta hiritarren tipologia ingurumenaren ikuspegitik.
