eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Magazine

Publications

2000

Gipuzkoako gazteriari buruzko ikerketa

Download document (PDF - 936.23 Kb)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak egindako argitalpenak, Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak Siadecori esleitutako lana biltzen du. Ondorengo alderdiak aztertzen dira bertan: Gipuzkoako gazteen (15-29 urte) ezaugarri demografiko nagusiak, gazteen soslaia, esparru pertsonal eta familiarra, ohiturak eta jarrerak, gizarte-balioak eta erlijiozkotasuna, gizarte-harremanak eta integrazioa, eta iritzi politikoak.

2001

Tolosako Abastos Merkatuaren Diagnostikoa eta Jarduera Proposamenak

Download document (PDF - 2.85 Mb)

Tolosako Abastos Merkatuari buruz Siadecok eginiko ikerlanaren ondorio nagusiak era bisualean, modu erakargarrian  nahiz didaktikoan zabaltzeko informazio izaerako dokumentu bat landu zuen Siadecok. Bertan, era oso laburtu batean jasotako alderdiak ondorengoak dira: helburuak, edukiak, daturik adierazgarrienak, merkatuaren egoera arkitektonikoa, gune sozio-komertzial berri baterako proposamena, bere kokapen-estrategia (irudi bereizgarria), ezarpenerako proposamena, proposamen arkitektonikorako alderdiak, gune berriko bezeriarentzako zerbitzuak, komunikazio estrategiak, kudeaketa ereduari buruzko planteamenduak eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzierorako Plana.

1999

Euskararen erabilera erreala Andoainen

Euskararen erabilera errealaren inguruan Andoainen, "Siadeco metodologia" erabiliz, egindako neurketen emaitzak eta bere bilakaera, modu sintetikoan eta grafikoan herritarren artean zabaltzeko, Andoaingo Udalaren enkarguz, Siadecok argitaratutako liburuxka da. Bertan, metodologiari buruzko argibideak eta bideratutako neurketaren ezaugarri teknikoak ere biltzen dira. Honela, neurketa egitaratua, ezkutukoa, pertsonala, fokalizatua, naturala, zuzena, ez partehartzailea, anitza eta iraupen mugatukoa dela gogorarazten da. Eta laginaren diseinua aldiz, sistematikoa, espaziala, denborazkoa eta interbalozkoa.

1998

Zarauzko Gazteria

1997. urtean, Siadecok Zarauzko gazteriari buruzko bi ikerketa egin zituen: bata kualitatiboa eta bestea kuantitatiboa. Argitalpen hau, 15 eta 29 urte arteko 600 gaztek osatutako lagin adierazgarri bati egindako inkestaren emaitza nagusietatik abiatuta, Zarauzko Udalak egindako eta editatutako laburpen txiki bat da. Bertan honako gaiak agertzen dira: gazte biztanleriaren egitura, jarduera, udalerriari buruzko irudia, aisialdia, tabakoa, alcohola eta bestelako substantzien kontsumoa, parte hartzea, etxebizitza, gaztelekua, Udalarekiko harremanak, etab.

1997

Gipuzkoako gazteentzako ekipamendu plangintzarako jarraibideak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatuta Siadecok 1995ean gazte ekipamenduen plangintzan laguntzearren egindako ikerlanetik abiatuz geroztik egindako azterketa baten emaitzak jasotzen dituen argitalpena da, 1997koa. Gida modura laguntza bikaina eskaintzen du gazte ekipamendu bat sortzeko garaian kontuan hartu behar diren elementuak eta estandarrak zehazterakoan.

1997

Errenteriako gazteak eta euskara

Errenteriako Udalaren argitalpen hau, Siadecok bertako gazteen artean euskararen egoera aztertzeko egindako ikerketaren laburpena da. Hona hemen argitalpenaren atal nagusiak: euskararen ezagupena Errenteriako gazteen artean; euskararen erabilpena Errenteriako gazteen artean; euskararekiko iritzi eta jarrerak; ondorioak.

1997

EAE-ko kontsumoko plan estrategikoa: proposamenak

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak argitaratuta, Siadecok egindako laburpen dibulgatiboa da. Bertan, Europako, Estatuko eta EAEko kontsumo politikarekiko hurbilketa sistematikoa egin ondoren, ondorengo esparruekin loturiko jarduera proposamenak zehazten dira: informazioa, prestakuntza, merkatuaren kontrola (ikuskaritza eta zigorra), auziak eta justizia alternatiboen garapena (bitartekotza, sistema arbitrala), justizia arruntera heltzeko aukera eta arauen garapena. Horrez gain, ekintza estrategiko hauek, kontsumo eragile nagusien artean nola banatu proposatzen da.

1997

EAEko lan merkatuan emakumeek duten partehartzeari buruzko diagnostikoa eta jarduera-proposamenak

Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa den Emakumearen Euskal Erakundeak (EMAKUNDE-k) argitaratua, Siadecok burututako dokumentua, txosten osatuago eta zabalago baten laburpena da. Hiru zatitan egituratuta dago: lehenengoan, EAEko lan merkatuan emakumeek duten partehartzeari buruzko barne-azterketa egiten da; bigarrenean, partehartzea kanpotik baldintzatzen duten faktoreak aztertzen dira, bere mehatxuak eta aukerak. Honela: lan-erreformek, lan-kontratu mota desberdinetan eragindako aldaketak, lana sustatzeko neurriak, langabeziaren babeserako neurriak, ekintza positiboak, lan-harremanetan oinarritutako sexu diskriminazioari buruzko Auzitegi Konstituzionalaren eta Europar batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia, eta negoziazio kolektiboa. Azkenik, hirugarren zatian, aztertutako faktore bakoitzarekin loturiko proposamenak egiten dira.