Magazine
Publications
1990
Euskararen egoera Bortzirietan
Bortzirietako Euskara Batzordeak (Arantza, Bera, Lesaka, Igantzi eta Etxalar herriek osatzen dutena) eta Nafarroako Gobernuak sustatutako argitalpen hau, Siadecok Bortzirietan egindako ikerketa soziolinguistikoan oinarrituta, datu eta ondorio nagusien dibulgaziorako sintesia da. Honako hauek dira bertan aurki daitezkeen informazio atal nagusiak: biztanleen euskararen ezagupen maila 1986ko Erroldako datuen arabera; euskararen presentzia gizarte bizitzan; euskararekiko iritzi, jarrera eta balorapenak
1989
Soziolinguistikazko mapa. 1986. Urteko erroldaren araberako Euskal Autonomi Elkarteko Azterketa Demolinguistikoa
Eusko Jaurlaritzaren orduko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak sustatutako argitalpen honetan, euskarak EAEn bizi zuen egoeraren ezaugarri nagusiak aztertzen dira, egoera horren zergatiak eta gertaera prozesua ezagutzeko aukera zabalduz eta hizkuntza plangintzari begira tresna baliagarria eskainiz. Argitalpen hau, 1986ko biztanleen Erroldako datu soziolinguistikoen inguruan Siadecok egindako ikerketa aitzindari batean oinarritzen da eta bertan hizkuntza egoera diagnostikatzeko beren-beregi sortu ziren ondorengo indizeak aurki daitezke: Kenk, Eutsi-indarra, Gara-indarra, Gal-indarra 1, Gal-indarra 2, Erakar-indarra. Dokumentu hau, ondorengo eduki ataletan egituratzen da: hizkuntza gaitasuna eta ama hizkuntza; indizeen azterketa; emaitza nagusiak, soziolinguistikazko plangintza-mapa lantzeko irizpideak; taula, mapa eta irudi-zerrenda eta eranskinak.
1989
Enquête sociolinguistique sur l'état de la langue basque dans les provinces de Soule, Basse-Navarre et Labourd Intérieur
Argitalpen hau, Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko barne aldean euskarak bizi duen egoerari buruz, Siadecok egindako ikerketa batean oinarritzen da. Association Sü Aziak argitaratu zuen frantsesez, Syndicat Intercantonal du Pays de Soule-ren eta Conseil Régional d'Aquitaine-ren laguntzaz. Argitalpen honetan, azterketa egiteko bideratu zen inkestatze prozesuaren ondorioz lortutako emaitza nagusiak aurkezten dira. Horrez gain, proiektuak kontuan hartzen duen lurralde eremurako, euskararen etorkizuneko eszenategiak planteatzen dira.
1988
Euskara Bergaran
Bergararako 1988an egindako Azterketa Soziolinguistikoaren laburpena da eta lan hori oinarri modura erabili zen herriko arlo desberdinetan euskararen erabilpena normalizatzeko planak bideratzerakoan. Honelaxe hasten dira argitalpenak dituen hiru atalak: (I) "Jakin baldin badakigu...", (II) "... Eta alde baldin bagaude...", (III) "... Zergatik ez egin?"
1986
E.I.F.E. Euskararen Irakaskuntza: Faktoreen Eragina.
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak eta Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak sustatutako argitalpen hau, ikastetxeetako euskararen irakaskuntzan eragiten duten zenbait faktore aztertzeko egindako ikerlan baten ondorioa da. Proiektu hau, aipatutako bi erakundeen eta Siadecoren arteko elkarlanaren fruitua da. Ikerlan honen helburua nagusiak honakoak dira: irakaskuntza elebidunaren 3 ereduetan (A, B eta D) OHOko 2. eta 5. mailako ikasleek duten euskararen eta gaztelaniaren ezaguera maila neurtzea hizkuntza testen bidez eta haur horien euskararen irakaskuntzan eragiten duten zenbait faktore psikolinguistiko, soziolinguistiko, pedagogiko, etab. aztertzea (analisi estatitistiko desberdinen bidez: kontingentzia taulak, Osagai Nagusien Analisia, Korrespondentzia Anitzen Analisia). Ikerketa hau, EAEko ikastetxe publiko, pribatu eta ikastoletan, 1983-84 ikasturteko 1968 haurren lagin batean bildutako datuetan onarritzen da.
1986
Euskara Donostian
Donostiako Udalaren enkarguz Siadecok egindako Azterketa Soziolinguistikoren laburpena da, Martin Ugaldek idatzitakoa 1986an. Euskara Donostiaren historian kokatzen da, 1981 eta 1986 urteetan euskara zenbat donostiarrek ezagutzen zuten jasotzen du, ezagupenaren datuak auzoka jasoak daude (1981ekoak), 1985ean Donostian euskara zenbat erabiltzen zen datuak biltzen dira eta azkenik euskararekiko iritzi, jarrera eta balorazioak ere aurkezten dituen liburua da.
1984
Euskara gizarte bizitzan
Tolosako Udalak bertako Euskara Batzordearen bidez antolatutako "Tolosan Euskaraz" jardunaldien barruan Lluis V. Aracil eta IƱaki LarraƱagak esandakoen bilduma da, 1984an argitaratua. Argitalpenean jasotako edukiak dira besteak beste, euskararen atzerakadaren historia, euskararen egoeraren diagnosia eta ordezkatze prozesuaren sintomatogia, euskara irakaskuntzan, euskara administrazioan, euskara gizarte zerbitzuetan eta euskara lan munduan.
1979
Hizkuntz borroka Euskal Herrian
Download document (PDF - 2.71 Mb)
Euskaltzaindiarentzat Euskal Herri mailako lehendabiziko "Euskararen Soziolinguistika Azterketa" egin zuen Siadecok eta ikerketa horren laburpena da 1979an argitaratutako Hizkuntz Borroka Euskal Herrian liburua. Helburu orokorra, batetik linguista eta ikertzaileei egokitutako informazioa bildu eta sortzea izan zen, profesionalei oinarrizko informazioa eskuratzea alegia; eta bestetik, lanari ezaugarri zientifiko oso garbia ematea (interpretazio subjektibora hain arriskubera den soziolinguistikaren alorrean batez ere), hasierako eskema teorikotik aurrerantz erabilitako metodologian eta datuen tratamenduan. Adibidez oinarrizkoak izanik sarritan era nahasgarrian erabiltzen direnetan: "hizkuntzen arteko ukipen-arazo linguistikoa", "elebitasuna eta diglosia", "berreskuratze eta normalizatze linguistikorako prozesua", "euskaldun eta ez euskaldun",.... Helburu sektorialei dagokienean azterlan horretan lehendabiziko aldiz jasotzen da, besteak beste, euskararen atzeraketa edo galtze fenomenoa nola gauzatzen den, zeintzuk izan diren data edo gertakizun adierazgarrienak eta beraien ondorio sozio-politikoak, zeintzuk izan diren eragina izan duten faktorerik esanguratsuenak eta zeintzuk, azkenik, hartatik sortutako erresistentzi faktoreak. Aztertzen da baita ere, euskararen ezaguera maila, gurasoengandik semeenganako transmisio prozesuaren funtzionamendua, erabilera maila, euskarazko kulturizazio prozesua eta beste hizkuntza batzuekin alderatuz euskarari buruzko iritziak. Azkenik, garai hartako berreskuratze aztarnei buruzko informazioa biltzen du: ikastolen egoera eta bilakaera, irakaskuntzaren egoera ikastetxe pribatu eta ofizialetan eta alfabetatze-euskalduntze eskoletako (gaueskolak) eskarmentua.
