Zerbitzuak
Eskainitako zerbitzuak
"Osoa eta integrala da egiten dugun eskaintza."
Ikerketa eta aholkularitzarako egitasmoak, neurrira egindakoak eta ikuspegi integral batetik bideratutakoak izaten dira: proiektu bakoitzaren funtzionaltasunerako beharrezkoak diren lan eginkizun guztiak, bere osotasunean aurrera eramaten ditugu. Ondorioz, jarduten garen lan eremuetan adituak gara ondorengo zerbitzuak eskaintzerakoan:
- Proiektuen diagnostiko, planifikazio, egikaritza, jarraipen eta kontrol lanetarako aholkularitza zerbitzuak: ideia, pertsona edota eragile eta baliabideen arteko erlazioa optimizatzeko lan egiten dugu.
- Dokumentazio edo kabinete mailako ikerketa: Siadecoren esperientzia eta ibilbide profesional luzeari esker, dokumentuen artxibo zabala daukagu eta azterlan konparatiboak, bilakaera azterketak edota prospekziorako ikerlanak egiterakoan, balio handiko erabilera duen materiala daukagu.
- Zuzeneko informazioa biltzea helburu duten landa lan kuantitatibo eta kualitatiboak, teknika desberdinak erabiliz: zuzeneko behaketa, inkestatze prozesuak (pertsonalak, telefono bidezkoak, elektronikoak), elkarrizketa sakonak, talde dinamika eta teknika desberdinak,...eta abar.
- Informazioaren azterketa eta ustiaketa: datu oinarri eta aplikazio informatikoen kudeaketa, informazioaren antolaketa eta bere baliozkotzea; dagozkien babes, sarbide eta kontrolerako neurri guztiak aplikatuz.
- Informazioaren zabalpenerako eta komunikaziorako estrategiarik kreatiboenen diseinua eta egikaritza, bai egitasmo batean jarraitutako prozedurei buruzkoa eta baita lortutako emaitzei buruzkoa ere.
- Eragile sozioekonomikoen kudeaketa eta dinamizaziorako aholkularitza espezializatua, egitasmoen aplikazio faseetarako.
