Revue
Informations
Zestoarako Egitasmo Soziokomerziala aurkeztu da.
22-04-2009
Zestoako Udalak, udalerriaren garapen sozioekonomikorako merkataritza sektoreak duen garrantziaz jabetuta, egoeraren diagnostikoa landu eta sektorearen ongizatea bermatuko zuen tratamendurik egokiena proposa zezan enkargatu zion Siadeco enpresari.
Siadecok amaitu du bere lana, Zestoako udalerrian biziberritze soziokomertziala sustatzeko jarduerak planifikatu, exekutatu eta ebaluatzeko xedea izango duen prozesu bat abiarazteko proiektua aurkeztuz. Prozesu honen helburu nagusia, udalerriko merkataritza sektorea biziberritzea da, eta horren bidez, baita herriko bizitza soziala eta jarduera ekonomikoa ere.
Helburua lortzeko oso garrantzitsua izango da barne nahiz kanpo eragileak "mobilizatzea", eta Zestoako Udalaren eta herriko merkataritza eta ostalaritza sektorearen arteko lankidetza sistema publiko-pribatua martxan jartzea.
Siadecok landutako proiektuaren izaera korporatiboa eta antolaketa finkatuko duten oinarrizko ezaugarriak honakoak dira:
Zestoan eta Zestoarentzat propio landutako proiektua da: udalerriaren errealitateari egokituta diseinatu da, eta Zestoan eta bere errealitatean soilik gara daiteke.
Proiektu sozio-komertzial bat da: interes sozial, ekonomiko eta komertzial iraunkorrak uztartzen ditu.
Komunikazioan oinarritutako proiektua da: egitasmoan inplikatuta dauden eragileen artean, hartu-eman komunikatibo sakon eta egokia eskatzen du.
Proiektu parte hartzaile eta praktikoa da: helburuak betetzeko, eragileen parte hartze planifikatua eta hauek egin beharreko inbertsioak ere beharrezkoak izango baitira.
Proiektu tekniko eta profesionala da: bere izaera eta antolaketa mantentzeko, alde batetik borondatezko parte hartzea eta bestetik proiektuak exijitzen duen ezagutza teknikoa egoki uztartu beharko dira.
Proiektu zabala da: bere izaera bikoitza dela eta -soziala eta komertziala-, bertan, modu zuzenean ala zeharka, udal errealitatearen oso alderdi desberdinak hartzen ditu barne: hirigintza, kultura, turismoa, etab.
Proiektu objektibo eta bideragarria da: helburu ebaluagarria duen proiektua da, eta eskuragarri ditugun baliabideekin gauzatu daitekeen planteamendua.
Proiektu bizia, dinamikoa eta zentzuzkoa da: guztion intereseko jarrera logikoa duen proiektua da, aldaketa eta berrikuntzetara irekita dagoena.
