eu - es - en - fr

Siadeco

Ikerketa aplikatua

Revue

Informations

Tourner

Euskaltzaindiaren identitate- ikerketa

24-09-2009

Euskaltzaindiaren identitate- ikerketa

Euskaltzaindiarentzat Siadecok egindako ikerlan hau, Akademiaren identitate, funtzio eta funtzionamenduaren inguruko informazioa sortu eta aztertzeko egin den lan zabal, sakon eta kualifikatuaren emaitza da.
Proiektua garatzeko metodologiari dagokionean, zeharkako informazioa (dokumentala) bildu eta aztertu da, baina hori baino garrantzitsuagoa izan da Euskaltzaindiko kideengandik eta Akademiaren kanpoko erabiltzaileengandik zuzenean jaso den informazio berria eta hori aztertzeko egindako lana. Akademiaren preskriptore kontsideratutako kide eta kolektiboen lagin estrategiko eta adierazgarri batengandik jaso da informazio hori eta 1047 galdetegi osatu dira.
Azterketaren gai ardatzak ondokoak dira: Euskaltzaindiko kide eta kanpoko erabiltzaileen profil soziodemografikoa; akademiaren antolaketa eta barne komunikazioa; Akademiaren irudia, funtzioa eta gizarte proiekzioa; lan arloak eta egitasmoak; jarduera arauemailea; argitalpenak; zerbitzuak eta kontsultak; balorazioak euskararen egoeraz eta Akademiaren etorkizunerako erronkak.

http://www.euskaltzaindia.net/