Revue
Informations
Merezi duelako! Euskararen familia bidezko transmisioa Irunen
30-11-2009
Irunen euskararen familia bidezko transmisioa indartzeko plangintza diseinatu eta abian jarri du Siadecok Irungo Udaleko Euskara Arloarekin batera. Irungo 1.280 familia elkarrizketatu dira eta euskararen familia bidezko hizkuntza transmisioan eragiten ari diren faktoreak zehatz ikertu. 12 urte arteko seme-alabak dituzten Irungo familien hizkuntza tipologia berri bat eraiki da, lehentasuna duten xede-familiak identifikatu nahiz kuantifikatu eta lehentasun horien araberako jarduera-plan bat zehaztera iritsi.
Egindako ikerlanaren emaitzetatik abiatuz, Irungo familiei zuzendutako laguntza eta zerbitzuak jarri ditu martxan Irungo Udalak eta familien informazio nahiz hizkuntza sentsibilizaziorako liburuki bat diseinatu eta berau gurasoen artera zabaltzeko lanak egin dira Siadecotik. Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! leloarekin gizarteratu den egitasmo honek harrera oso ona izan du gurasoen artean eta Irungo familia askok eman dute dagoeneko izena, proiektu honen barruan eskaintzen diren zerbitzu eta laguntzei buruzko interesa azaldu eta informazio eskaera eginez.
http://www.irun.org/euskara/comunes/contenido.aspx?arbol=3&clave=416&tipo=U&dedonde=fichas&idioma=2
